IKTUSA

Zure garuna uste baino
ahulagoa da.

Zer da iktusa?

Iktusak intzidentzia sozial larria du: emakumeen artean heriotza-kausa nagusia da, eta hirugarrena gizoneen artean. Urtero, 17 milioi pertsonari eragiten die iktusak, eta 6 milioi heriotza eragiten ditu mundu osoan.

Gainera, iktusa desgaitasunen lehen kausa da munduan. Europan bakarrik  780.000 pertsonari eragiten die urtero, eta haien % 45i desgaitasunak eragiten dizkie.

Enbolia, buruko isuria, apoplexia, garuneko tronbosia, istripu zerebrobaskularra… Guztiak entzun ditugu noizbait, eta guztiek garuneko gaixotasun berari egiten diote erreferentzia: iktusari.

Bi iktus mota
Iktusa odol-zirkulazioaren garuneko bat-bateko aldaketa da. Eta garuneko arteria bat buxatzean (iktus iskemikoa edo garuneko infartua) edo apurtzean (iktus hemorragikoa) gertatzen da.

Bi egoerek garuneko zati bateko zelulak oso azkar hiltzea eragiten dute. Hori dela eta, ezinbestekoa da identifikatzen jakitea eta azkar jardutea.

4 pertsona heldutatik 1ek

iktus bat izango du bizitzan zehar

Iktusak 5 aldiz heriotza gehiago eragiten ditu bularretako eta prostatako minbiziak baino

Nork izan dezake iktusa?
Iktusa ez da pertsona nagusien gaixotasuna bakarrik. Adin guztietako pertsonei eragin diezaieke. Iktusa izan duten pertsonen % 20 65 urtetik beherakoak dira, eta pertsona gazteek edo haurrek ere izan dezakete.

20%

Kasuen % 20 65 urtetik beherako pertsonetan gertatzen da

Helburua:
bizitzak salbatzea eta osasun-inpaktua, inpaktu soziala eta ekonomikoa txikitzea

Ezer egiten ez badugu, heriotzez gain, gaixotasun horren kostuak izugarri handituko dira datozen urteotan. 2030. urterako kasuak % 34 igoko direla aurreikusi da, populazioaren zahartzearen eta arrisku-faktoreak areagotzearen ondorioz; faktore horien artean elikadura eskasa, estresa edo ingurumenaren baldintzak aurkitzen ditugu. Horrek EBko estatuen multzo osoan 75 milioi euroko kostua ekarriko du.

2030

+34% kasu gehiago


75 milioi €

osasun-sistemaren kostuengatik, zainketa informaletarako, arreta soziosanitariorako eta produktibitate-galerengatik

Nola detektatu daiteke?
Azkar jokatzeak bizitzak salba ditzake!

Iktusa izatean, denboraren mende daude bizitza eta garuna
Iktusa garaiz identifikatzea ezinbestekoa da bizitzak salbatzeko, garuneko kalteak gutxitzeko, eta, beraz, haren ondorioak ere gutxitzeko.
Kasu gehienetan iktusak ez du minik eragiten, beraz, maiz gertatzen da iktusa pairatzen ari den pertsonak edo bere ingurukoek ohartarazten behar baino gehiago luzatzen dela.

Minutu bakoitzean 2 milioi neurona hiltzen dira. Odol-zirkulaziorik gabe, garuneko eremu hartako zelulak hil egiten dira. Detektatzen eta tratatzen azkarrak izateak pronostikoa eta berreskuraketa baldintzatuko du.

Zer sintoma eragiten ditu?
Iktusak isilik jotzen du eta ezustean agertzen da. Baina sintoma batzuk hauteman ditzakegu, kaltetutako garunaren zatiaren arabera.

Sintoma batzuk begi batetik (edo bietatik) ikusteko zailtasunak, bertigoak izatea, nahasmendua, zorabioa, buruko min bizia, goragalea eta botagura izan oi dira. Hala ere iktus bat hautemateko eta harekin lotzeko sintoma errazenak hauek dira:

  • Gorputzaren erdi batean indarra galtzea
  • Hitz egiteko edo esaten digutena ulertzeko ezintasuna

Iktusa nola detekta daiteke?
Ikas ezazu guztion eskura dagoen detekzio-proba erraz hau:

2 milioi

Minutu bakoitzean 2 milioi neurona hiltzen dira

Iktus bat identifikatzeko 3 urrats daude: irribarre egitea, hitz egitea eta besoak altxatzea

Test AZKARRA
Norbaitek iktus bat duela uste duzu?

Aurpegia
Begiaren edo ahoaren desbideratze txikia.

Besoak
Besoetako bat altxatzeko zailtasuna edo ezintasuna.

Mintzamena
Ezin du hitz egin, ezin du ahoskatu edo gaizki egiten du.

Iktusa?
Sintoma horietakoren bat al du?

Azkar!
Deitu azkar 112 telefonora.

Baliteke iktusa detektatu izana: zer egin behar da orduan?
Azkar jokatzea ezinbestekoa da.

Deitu 112 telefonora ahalik eta azkarren larrialdi-zerbitzuek iktus kodea aktiba dezaten. Kode hori gaixoa ahalik eta denbora laburrenean diagnostikatu eta tratatzeko talde espezialista duen ospitale batera iristeko diseinatutako osasun-protokoloa da.

Iktusa larrialdi mediko bat da. Ospitaleko larrialdietako egungo tratamenduek gaixotasunaren lehen orduetan soilik dute efektua.

Norbaitek iktus bat duela uste baduzu, deitu 112 telefonora ahalik eta azkarren.

Prebentzioa eta arrisku-faktoreak

Iktus-kasuen % 90 prebenitu daiteke. Aurrea hartu, saihestu eta gaindi dezakegu gehien axola zaiguna zaintzen ikasten badugu: garuna.

Are gehiago, iktusa prebenitu daiteke ohitura osasungarriak jarraituz (elikagai freskoak dituen dieta orekatua izanez, azukre, alkohol eta janari prozesatuen kontsumoa apalduz, pisua eta kolesterola kontrolauz, erretzeari uztuz, ariketa fisikoa egiten…), arrisku-faktoreak kontrolatuz eta alduzka bi proba mediko, gutxienez, eginez: presioa eta pultsua kontrolak.

90%

Iktus-kasuen % 90 prebenitu daiteke

Zer da garrantzitsua?

  1. Presioa kontrolatzea. Arteria-hipertentsioa iktusaren eragile nagusia da.
  2. Pultsua kontrolatzea. Arritmia kardiakoak iktusa izateko arriskua handitzen du.
  3. Ohitura osasungarriak izatea eta ariketa fisikoa egitea. Adinaren eta pertsona bakoitzaren beste aldagai batzuen arabera, astean bost aldiz neurrizko jarduera fisikoa egitea gomendatzen da hogeita hamar minutuz, astean bitan muskuluak indartzea edo etxean jarduerak egitea.

2 proba egin behar dira aldizka: presioaren eta pultsuaren kontrola.

Zein dira arrisku-faktoreak?

Arrisku-faktoreek iktus bat izateko probabilitatea handitzen dute, eta odol-hodiak kaltetzen dituzten faktoreekin erlazionatuta daude:

  • Fibrilazio aurikularra
  • Hipertentsioa
  • Diabetesa
  • Kolesterola
  • Tabakismoa
  • Estresa
  • Ingurumen-faktoreak

Faktore gehienak prebenitu daitezke.

Fibrilazio aurikularra (FA) bihotz-arritmia ohikoena da eta bost aldiz areagotzen du iktus bat izateko arriskua. 60 urtetik aurrera, prebalentzia bikoiztu egiten da bizitza-hamarkada bakoitzean, eta datozen hogeita hamar urteetan arritmia mota hori duen populazioa bikoiztu egingo dela aurreikusten da.

Faktore batzuek lurraldearen arabera prebalentzia ezberdina izan dezakete. Halaber, aurreikus ezin diren faktoreak, adibidez, karga genetikoa (pertsona batzuek iktusa izateko aldez aurretiko joera dute) kontuan izan behar dira.

Arritmiak 5 aldiz biderkatzen du iktusa izateko arriskua

Ondorioak:
zer desgaitasun eta nola gainditu?

ktusak ondorioak sortzen ditu eta gaindi daiteke
Iktus baten ondoren, bizitzak aurrera jarraitzen du. Nahiz eta pertsona gaztea edo adinekoa izan, berak eta bere ingurukoek bizitzeko modu berri batera egokitu beharko dira, eta mugikortasunari, ulermenari edo ezagutzari eragin diezaioketen ondorio eta desgaitasunekin bizi beharko dira.

Iktus bat izan eta bizirik irauten duten pazienteen % 40k baino gehiagok desgaitasunen bat izango dute eta errehabilitazioa beharko dute. Eragin-mailaren arabera, kalteak itzulezinak ere izan daitezke.

Pazienteen % 40k

desgaitasun motaren bat izango du.

Errehabilitazioa funtsezkoa da kasuen % 100ean
Errehabilitazioa oso garrantzitsua izango da bizitza pertsonala, familiarra, soziala eta profesionala izaten jarraitzeko.

Iktusa izan ondoren, tratamendu farmakologikoa eta bizimodua oinarrizkoak izango dira kasu berriak prebenitzeko.

Eragin kognitiboak, mintzamena eta ulermena hobetzeko bidea mantsoagoa da, kaltea pairatu duen garuneko ehunaren berreskuratzeari buruz oraindik gutxi dakigulako.

Errehabilitazioa berehala jarri behar da abian, eta banakakoa, integrala eta barneratzailea izan behar du kasuen % 100ean.

Errehabilitazioaren lau oinarriak: berehalakoa, banakakoa, integrala eta barneratzailea

Iktus bakoitza bakarra da. Eta errehabilitazio-prozesu bakoitzak berehalakoa, banakakoa eta integrala izan behar da (fisioterapia-laguntza, laguntza psikologikoa, okupazionala, logopeda-laguntza, nutrizioaren ingurukoa…), ager daitezkeen ondorioak gutxitzeko.

Garaiz detektatzen eta tratatzen badira, kasu askotan ondorio horiek itzulgarriak edo behintzat hobeak izan daitezke.

Errehabilitazio-fase akutua igaro ondoren, arreta soziosanitarioa funtsezkoa da pertsona gizartean barneratzeko. Iktusaren ondoren, bada bizitzea merezi duen bizitza. Guztion erantzukizuna da hala izatea.

Lagunduko diguzu?

Posta elektronikoa ematen badiguzu, inkesta azkar eta oso erabilgarri bat bidaliko dizugu hilabete gutxi barru. Jolastuz ikasi duzunaren oroitzapen- eta inpaktu-maila jakiten lagunduko diguzu. Mila esker hobetzen laguntzeagatik!