Nola jokatu?

Bilatu irudi ezberdina, eta egin klik haren gainean. Zenbat eta azkarrago aritu, orduan eta puntu gehiago metatuko dituzu.

Jokoan, iktus bat izan eta bizirik ateratzen bazara zer zailtasun gainditu beharko zenituzkeen ikasiko duzu.

00:00

250 puntuak

Zailtasunak joan-etorrietarako? Agian zure autoa taxi batengatik aldatu beharko duzu... Baina kontua ez da gidatu ahal duzun ala ez, nahi duzun tokiraino iristen jarraitzea baizik.
Zailtasunak jarduera fisikoak egiteko? Igeriketa, dantza, yoga... anima zaitez beharrezko egokitzapenak egitera gogoko duzunaz gozatzen jarraitu ahal izateko.
Zailtasunak tokietara sartzeko eta mugitzeko? Sarbide-arrapalak, ate automatikoak edo eserleku erreserbatuak egotea xehetasun garrantzitsua da orain. Guztion esku dago mundu guztiari bizitza bete eta autonomoa eskaintzea.
Zailtasunak komunikatzeko? Ez duzu arraro hitz egiten, afasia duzu eta kosta egiten zaizu zure burua adieraztea eta ulertaraztea. Agian aparteko ahalegin bat egin beharrean zara inguruan duzun jendeari enpatia zer den erakusteko eta hura lantzeko.
Zailtasunak harremanetarako? Iktus bat izan ondoren baliteke zure inguruko pertsona batzuk ez jakitea nola jokatu, eta zurekin komunikatzeari uztea. Jakinarazi konektatuta jarraitzen duzula!
Zailtasunak bizitza sozialean? Bizitzak jarraitu egiten du iktus baten ondoren ere... eta berdin adiskidetasunak! Sekuela fisikoak gaindi daitezke, sekuela sozialak saihestu ditzakegu.
Zailtasunak partekatutako aisialdian? Herrira joatea, asteburuko irteera egitea, lagunekin bidaia bat egitea... Gogoko duzunaz gozatzen jarrai dezakezu ahaleginduz eta mundu guztia gogoan izanda.
Zailtasunak lanean? Pertsona guztiak gara baliagarriak gizartearentzat, geure aukeren barruan: iktus bat izan ondoren lanean jarraitu ahal izatea horrek erasandako pertsonen eskubide bat da, eta guztion konpromisoa.
Zailtasunak jasotako tratu motarekin? Badira zailtasunak dituzten pertsonak haurrak balira bezala tratatzen dituztenak. Sarritan, gogorarazi beharra izaten diegu pertsona heldu bat zarela eta halaxe tratatu behar zaituztela.
-50

x puntu lortu dituzu

Sekuela fisikoak gainditu daitezke.
Sekuela sozialak, berriz, saihestu ditzakegu.
Bizitza betea berreskuratzeko iktus bat gainditzea guztion kontua da.